2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

AURRERA DOA UDAZKENA


EZKIA
Zuhaitz handi hau ezkia da. Zuhaitz hosto erorkorra da: hasi zaizkio hostoak horiak jartzen, udazkenaren kolorekoak!



GEREZIONDOA
Zuhaitz hosto erorkorra da gereziondoa. Udaberrian gerezi gozoak ematen ditu!  Bi gereziondo ditugu Ikastolan.
  


GOROSTIA
Gorostiak ere baditugu Ikastolako sarreran. Gorostiak urte osoan hostoak ditu bere adarretan, baita neguan ere, horregatik zuhaitz hosto iraunkorra da!
Neguan fruitu gorri mamitsuak ditu: txoriek jaten dituzte.
  


HARITZA
Haritzari hostoak erortzen hasi zaizkio udazkenean: zuhaitz hosto erorkorra da. Bere fruitua ezkurra da. Ikastolan ezkur bat erein egin zuten eta haritz hau jaio zen, orain oso handia dago gure haritza.



MARUGATZEA
Marugatzea zuhaitz hosto erorkorra da. Marugatze honi oso goiz erori zaizkio hostoak, oso hosto gutxi geratzen zaizkio!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina